Webgune honen titularraren identitatea.
Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu zein den echea.eu webgunearen titularra:
• Titularra: ECHEA
• IFZ/IFK: E16763005
• Posta elektronikoa: info@echea.eu
• Webgunea: www.echea.eu
Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Webgune honetan sartzean “Erabiltzaile” bihurtu zara, eta honek esan nahi du berariaz eta erreserbarik gabe onartu dituzula www.echea.eu webgunean sartzean bertan argitaratuta dauden baldintza orokorrak.
Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu webgunearen bidez emandako zerbitzuak eskuratu edo erabili nahi dituen bakoitzean, izan ere, baldintza horietan aldaketak gerta daitezke.
Xedea eta aplikazio-eremua
Erabilera-baldintza orokor hauek www.echea.eu webgunerako sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen dituzte, baita bertan jasotako edukiak (testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak) edota jabetza intelektual eta industrialari buruzko estatuetako legeek zein nazioarteko tratatuek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzearen ondoriozko erantzukizunak ere.
Zerbitzuak eskuratu eta erabiltzeko baldintzak
a/ Une oro, Erabiltzaileak webgune honetako zerbitzuen zilegizko erabilera egin behar du une oro, baldintza orokor hauen arabera eta Interneten oro har ontzat hartutako jardunbideen arabera.
b/ Erabiltzaileak ez du birusik, programarik, makrorik edo bestelako karaktere-sekuentziarik sartuko webgune honen sistema informatikoak kaltetu edo aldarazteko; ez die sarbidea oztopatuko beste erabiltzaile batzuei baliabideen kontsumo masiboaren bitartez; ez ditu webgune honetako datuak atzemango publizitatea egiteko; ez ditu webgune honetan jasotako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen eskura jarriko; ez ditu webgune honetan sartutako zerbitzuak erabiliko hirugarrenen jabetza intelektuala edota ohore, irudi eta intimitate eskubideak kaltetzeko; ez du lehia desleialeko edota zilegitasunik gabeko publizitate-ekintzarik egingo.
Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak.
ECHEA da www.echea.eu webgunea osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen titularra da, marka, izen komertziala edo zeinu bereizgarria barne. Diseinu grafikoak, iturburu-kodeak, logoek, testuek, grafikoek, ilustrazioek, argazkiek, soinuek eta webgunean bildutako gainerako elementuek egile-eskubideen babes berezia dute, baina ez mugatzailea.
Nolanahi ere, www.echea.eu webgunean sartu edo nabigatzeak ez du esan nahi ECHEA enpresak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei uko egin edo horiek eskualdatu edo osorik nahiz zatika baimendu dituenik Erabiltzailearen erabilera pertsonalerako.
Hori dela eta, Erabiltzaileak aitortzen du www.echea.eu webguneko eduki guztiak edo eduki batzuk erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, eraldatzea, berrerabiltzea, publikoki jakinaraztea eta, oro har, edozein prozeduraren bitartez ustiatzea, ECHEA sozietateak berariaz eta idatziz baimendu gabe, enpresaren jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideen arau-haustea dela.
Erantzukizun eta bermeen araubidea.
1. ECHEAk aitortzen du beharrezko neurri teknikoak zein antolaketa arlokoak hartu dirtela, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren arabera, webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko eta birusik nahiz bestelako osagai kaltegarririk ez dagoela ziurtatzeko, baina hala eta guztiz ere, ezin ditu bere gain hartu inolako erantzukizunik: (a) www.echea.eu webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitutasunaz eta erabilgarritasunaz; (b) eduki horietan akatsik ez egoteaz eta gerta daitekeen edozein akats zuzendu beharraz; (c) www.echea.eu webgunean birusik eta/edo gainerako osagai kaltegarririk ez egoteaz; (d) hartutako segurtasun-neurrien erasoezintasunaz; (e) www.echea.eu webguneko segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak eragindako kalte edo galerez.
2. ECHEA enpresak www.echea.eu webgunerako sarbidea aldi baterako eta aurretiaz jakinarazi gabe eteteko eskubideari eutsiko dio, mantentze-lanak, konponketak, eguneratzeak edo hobekuntzak egiteko. Egoerak horretarako aukera ematen duenean, ECHEAk behar besteko aurrerapenaz jakinaraziko du zerbitzuak eteteko aurreikusitako dataren berri emateko.
3. ECHEAk ez du bere gain hartzen www.echea.eu webgunean ager daitezkeen beste webgune batzuetarako esteken inguruko erantzukizunik, izan ere, enpresak ez du inolako kontrolik esteka horien gainean, eta horien helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea besterik da. Ondorioz, Erabiltzaileak bere erantzukizunpean sartuko da esteka horietako edukietan eta hauek arautzeko ezarritako dituzten erabilera-baldintzetan.
4. ECHEAk ez du bere gain hartzen Erabiltzaileek webguneko eduki eta zerbitzuez egin dezaketen erabileraren inguruko erantzukizunik. Ondorioz, ez du bermatzen Erabiltzaileek aipatutako eduki eta zerbitzuez egindako erabilera bat datorren baldintza orokor hauekin edo ardurazko erabilera denik.
Iraupena eta aldaketa.
1. ECHEA enpresak sarbiderako baldintza orokor hauek osorik nahiz zatika aldatzeko eskubideari eutsiko dio, aldaketak www.echea.eu webgunean argitaratuz. Era berean, aurretiaz jakinarazi gabe, webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egin ahal izango ditu, bertan jasotako edukiak eta zerbitzuak aldatuz, ezabatuz edo gehituz, baita horiek aurkezteko edo aurkitzeko modua ere. Ondorioz, Erabiltzailea www.echea.eu webgunean sartzen den unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak indarrean daudela ulertuko da, eta Erabiltzaileari dagokio aldian-aldian erabilera-baldintza horiek irakurtzea.
2. Baldintza partikularretan xedatutakoaren gainetik, ECHEAk edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi gabe amaitutzat eman, bertan behera utzi edo eten ahal izango du webguneko edukietarako sarbidea, eta Erabiltzaileak ezin izango du kalte-ordainik eskatu.
Legeria aplikagarria eta eskumen jurisdikzionala.
ECHEA-ren eta erabiltzailearen artean ezarritako harremanak legeria aplikagarri eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira. Hala ere, araudiak aurreikusten badu alderdiek foru baten mende jartzeko aukera dutela, ECHEA eta Erabiltzailea Bilboko Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira, egoki dakiekeen beste edozein foruri berariaz uko eginez.
Datuen babesa
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan (LOPD) xedatutakoa betez, jakinarazi nahi dizugu jasotako datu pertsonalak ECHEAren fitxategi batean sartuko direla.
Era berean, jakinarazi nahi dizugu erregistratutako pertsonek edozein unetan baliatu ahal izango dituztela datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak, aipatutako legean aurreikusitako moduan, eta horretarako, idatzizko eskaera bidali behar dutela sinatuta helbide honetara: